Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, batzutan erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Eguneroko bizitzan eskaera eskutitz bat idazteko edo dokumentu bat lantzeko, laburtzeko baita masterra egin dudanean asko erabili dut eta lanerako oso gutxi erabiltzen dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Egiten dena azkarrago egiten dela eta azkartasuna ematen du gauza askotan.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Ematen duen informazio guztia ez dela fidagarria.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, gaur egungo tresna bat da eta erabiltzen ikasi behar dugu. Orain dela urte batzuk bilatzaileekin gertatu zitzaigun moduan, ikasi egin genuen eta adimen artifizialarekin berdina gertatuko da.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu beharko litzateke?
Gehiago erabiliko da, azkenean azkartasuna ematen digu eta arautu egingo beharko litzateke pertsonak babestu behar ditugulako eta batez ere datu pertsonalak, adimen artifizialak zuk egin edo esan ez duzun gauza bat egin dezake.