Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Egitazkoak ez diren argazki eta bideoak sortzen ditu eta horrek kalte egin dezake”

Beñat Martinez 2026ko martxoaren 2a

Ainara Uribe-Etxeberriari elkarrizketa, adimen artifizialari buruz daukan iritzia ezagutzeko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Orain arte ez dudalako behar izan.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Ikusten ari naizena da, batzuk ez dutela era egoki batean erabiltzen adimen artifiziala. Beste batzuen egiazkoak ez diren argazki eta bideoak sortzen dituztelako eta honek kalte egin diezaieke pertsona horiei.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Era egokian baldin bada, bai.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Lehen esan bezala, era egoki batean erabilita, bai.

 

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nik uste dut baietz, etorkizunean gehiago erabiliko dela. Ondo erabilita, teknologia munduan aurrerapen bat izan daitekelako eta arautu eta mugatu beharko litzatekeela iruditzen zait.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide