Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Ondo dago baina arazo asko ekar ditzake”

Maialen Leon 2026ko martxoaren 2a

Francisco Leon elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, ez dut erabiltzen adimen artifiziala.

Zergatik ez duzu erabitzen adimen artifiziala?

Gehienbat ez dudalako behar, baina ezagutza falta ere asko daukat.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Ez baduzu ondo erabiltzen arrisku asko ekarri ditzake.

Irakaskuntzan ikasleek edo Irakasleek erabili beharko lukete iruditzen zaizu?

Gehienbat irakasleek erabil dezakete. Ikasleek, nire ustez, beraien kabuz egin beharko lukete, eta ez adimen artifiziala erabiliz.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Bai baina ondo erabiltzen bada, baina arazo asko ekarri ditzake ere bai.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzakete?

Nik uste dut adimen artifiziala hemendik urte askotara asko erabiliko dela, jendea geroz eta gehiago trebatzen ari da adimen artifizialarekin, baina nire ustez mugatu egingo behar litzakete, gehienbat ikasleei edo gazteei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide