Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Etorkizunean gehiago erabiliko da, tresna oso baliagarria izan daitekelako”

Maren Badiola 2026ko martxoaren 2a

Leire Huertos elkarrizketatu dugu adimen artifizialaren inguruan zer pentsatzen duen jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala? 

Gehien bat lanerako erabiltzen dut.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Informazio oso zehatza bilatzeko modu bat dela, iruditzen zait denbora gutxian informazio asko lortzen dela.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Orokorrean, erabilera ona bada ez diot arriskurik ikusten, bai da egia gazteen kasuan arrisku gehiago ikusten dizkiodala zeren beraien erabilera adibidez eskolako lanak egiteko da eta horrela ez dute ikasten.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu?   Zergatik?

Bai,  irakaskuntzan teknologiak erabiltzen diren moduan erabilita, erabili daiteken beste erraminta bat bezala oso baliagarria izan daiteke, beti ere ondo irakasten bada.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Baietz iruditzen zait, erraminta oso baliagarria izan daitekelako arlo guztietan, baina betiere arautua izaten bada eta mugak jartzen badizkiogu hobeto.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide