Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Horrelako tresna bat etorkizunean gehiago erabiliko da”

Maren Osa 2026ko martxoaren 2a

Elkarrizketa bat egin diot Amaia Gorritiri jakiteko zer pentsatzen duen adimen artifizialen inguruan.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Momentu honetan ez dudalako behar izan, eta ez dudalako eduki zalantzarik galdetzeko.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Gauza askotako oso erabilgarria da, beste gauza batzuetako iruditzen zait informazio gehiegi duela.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Gauza batzuetan erabiltzea ondo dago, baina ikasleek erabiltzea ez zait ondo iruditzen. Iruditzen zait informazio gehiegi daukatela eta oso erraz daukatela dena, orduan ez dute burua lantzen.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Seguraski arlo askotan oso erabilgarria izango da, telebistan entzunda daukat medikuntza ere erabiltzen dutela.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, etorkizunean gehiago erabiliko da, horrelako tresna bat gehiago erabiliko da. Ikasleentzako mugatu egin beharko zen gauza batzuetan. Gauza gehiegi dauzkate eta oso erraz. Lanak egiteko bertan sartzen dira eta ez dute bilatzen egon behar, bertan dagoelako dena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide