Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Datu base oso handia da”

Sara Odriozola Baud 2026ko martxoaren 2a

Mariana Baud elkarrizketu dugu, adimen artifizialari buruz pentsatzen duena ezagutzeko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Niretzat garrantzitsua den informazioa aurkitzeko edo zalantza garrantzitsuak argitzeko

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Datu-base oso handia da, beraz, nahi duzunean informazioa eman diezazuke, eta gainera berehalakoa da.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Jarrera txarra duten pertsona askok kalte handia egin dezaketela, eta zenbateraino irits daitekeen ez jakitearen beldurra.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Ez dut esaten posible den ala ez, ziurrenik dagoeneko erabiltzen ari delako, eta beste guztia bezala, bere alde onak eta txarrak ditu. Hainbat modutan laguntzeko erabil daitezkeen adimen artifizialeko tresnak daude, baina jendea hezi behar da nola erabili behar diren jakiteko.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke.

Bai, ziur aski. Modu batean esatearren, hemen dena okerrera doa, dena automatizatuagoa izango da, baina noizbait lehengora itzuliko da dena familiarragoa izan dadin. Eskolako haurrei bai, eta agian adimen artifizialerako hezita ez dauden haurrei ere bai, intentzio artifiziala onura gisa erabili behar delako, ez besteei min egiteko edo besteak engainatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide