Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Lan-arloan erabiltzen dut, nire lanbidean adimen artifizialarekin inplementatutako formulak erabiltzen baititut begien barruan jartzen ditugun leiarrak kalkulatzeko. Maila profesionaleko kontsultetarako ere erabiltzen dut, eta, gero, maila pertsonalerako; bidaiak eta ibilbideak planifikatzeko, informazioa kontrastatzeko eta errutinak ezartzeko ere, adibidez, indar edo gimnasio ariketak.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Egiaztatutako eta oso berehalako informaziorako sarbidea da; duen abiadura, duen berehalakotasuna eta maneiatzen duen datu-bolumena da beste inola ere kudeatzea ezinezkoa dena.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Adimen artifizialek, gaur egun, ematen didaten zirrara da zuri arrazoia ematen saiatzera jotzen duten adimenak direla, batzuetan gauzak ziurtzat jotzen dituztela eta akats dezente dituztela; orduan, informazioa kontrastatu behar da, eta ezin duzu onartu esaten duten guztia egia dela, gauza batzuetan huts egin dezaketelako.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Niri iruditzen zait irakaskuntza errazten duten tresna guztiak erabili egin behar direla, iruditzen zait adimen artifiziala funtsezko tresna dela denerako, eta nik ere erabiltzen dut, baita nire alabek etxean zalantzak dituztenean ere, beren ariketekin lagundu ahal izateko.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Uste dut haren erabilera handituko dela; geratzeko etorri da. Uste dut lanbide asko desagertuko direla adimen artifizialaren erabileragatik, inork ez baitu gaur egun datu-bolumena prozesatzen ari den abiaduran kudeatzeko gai. Uste dut modu eraginkorrean arautu beharko litzatekeela, pribatutasuna barne, eta adimen artifizialaren gaineko kontrolak egon beharko liratekeela, baina uste dut oinarrizko tresna dela.