Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Oraindik ez dago nahiko garatuta”

Jon Senosiain 2026ko martxoaren 2a

Naiara Sudupe elkarrizketatu dugu adimen artifizialaren buruz duen iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

EZ, ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala? 

Ez dakidalako ongi nola erabili, zertarako erabili ere ez.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Oraindik ez dago nahiko garatuta eta ematen dituen erantzunak ez dira guztiz egokiak, beti gainbegiratu egin behar da.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Zertarako erabiltzen den da kontua. Begirada kritiko bat eta ezagutza bat behar da atzetik jakiteko AAk esaten duena ongi dagoen edo ez.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Bai, seguraski aurrerapen guztiek onurak ekartzen dituzte baina bere arriskuak ere baditu.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai seguru baietz gauza gehiagotan erabiliko da, aurrerapen bat delako eta azkenean lanerako beste laguntza bat delako. Arautu egin beharko litzateke eta mugak agian jarri beharko ziren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide