Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Orain dela gutxi izan dut nire lehen kontaktua adimen artifizialarekin. Eta erabili dudan gutxia lanean izan dudan zalantzen bat kontsultatzeko edota informeren bat osatzeko izan da. Bestetik, noizbait argazkiren bat erretokatzeko edota horrelako gauzaren baterako erabili dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Lanean zalantza bat dutenean galderaren bat egiteko edo informe bat osatzeko irizpide batzuk eskatu dizkiot.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Nik arrisku asko ikusten dizkiot eta beldurra ematen didan kontu bat da. Egia esan nire ezjakintasunak ere horretara bideratzen nau. Hizkuntza irakaslea naiz, eta nabarmena da gaur egun gure haur zein gazteek arlo honetan dituzten zailtasunak. Egia da gaur egun hizkuntzaren atzerapen handiak eta hizkuntzaren nahasmen daudela pantailen eta adimen artifizialaren erruz.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu?
Bai.
Zergatik?
Tresna honi erabilera egoki bat ematen bazaio, lagungarria izan daitekeelako.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?
Bai, ziur nago gehiago erabiliko dela.
Zergatik?
Oso sinplea delako erabiltzeko.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nire ustez hau neurtu egin behar da eta kontrolpean izan.