Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Ez dakigun guztia erantzuteko gai da”

Lua 2026ko martxoaren 2a

Miriam Blazquez elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia ezagutzeko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Orokorrean azterketa baterako ikasi behar dudanean erabiltzen dut, teoria ikasi ondoren adimen artifizialari galderak prestatzeko esaten diot. Horrez gain nire egunerokotasunean ere erabiltzen dut; gaixo banago zer antibiotiko behar dudan galdetzen diot eta beste hainbat gauza.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Ez dakizun guztia erantzuteko gai dela da abantaila.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arrisku nagusia erabiltzerako orduan dagoela uste dut, jendeak gaizki erabiltzen baitu; ikastoletan, batxilergoan, unibertsitatean…

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Ez, umeak adimen artifizialarekin ohituko lirateke, eta ondoren askoz gehiago kostatuko litzaieke lanak eta azterketak egitea, eta gainera askoz gutxiago ikasiko lukete, dena adimen artifizialari galdetuko bailiokete.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, nire egunerokotasunean jende pila batek erabiltzen du adimen artifiziala, eta urteak igarotzen diren heinean adimen artifiziala ere gero eta gehiago erabiliko dela uste dut. Araututa dago orain ere, ez dizkizu nahi dituzun galdera guztiak erantzuten, muga bat dago, baina nahi izanez gero ordaindu dezakezu eta horrela galdera infinituak erantzuten dizkizu. Ez du jende askok ordainduko, baina gero eta gehiagok ordainduko duenaren susmoa dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide