Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Lanerako, eta baita ere argazkiak aldatzeko eta beste gauza batzuetarako.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Errazago egiten ditu gauzak, adibidez, gai bat prestatzeko zuk esaten diozu adimen artifizialari “hau nahi dut” eta berak egiten du, eta gero zuk moldatzen duzu zure erara baina askoz errazagoa da lehen baino.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Adibidez orain “Grok” horrekin jendea biluzik ikustea edo beste gauza txarrak egitea baina, tresna bat da eta tresna bezala ikasi behar dugu nola erabili.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu?
Bai.
Zergatik?
Lanak errazten dituelako eta uko egiteak nire ustez ez du zentzurik, tresna bat da, Internet bezala eta hobekuntzak atera behar dizkiogu, eta badago gaizki erabiltzen duten jendea baina orokorrean nik pentsatzen dut horrelako gauzak laguntzeko daudela.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?
- Bai, gero eta gehiago.
-Zergatik?
Hementxe dugu, eskura dugu gauzak hobeto egiteko.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, dudarik gabe, arauak nondik noraino, askatasunaren muga hori aurkitu behar dugu.