Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Nire lanerako ez dudalako behar. Nire lankide batzuk erabiltzen dute, geroz eta gehiago, baina nik ez dut behar izan, eta egunerokoan ere ez.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Engainu asko dagoela horren atzetik.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Niretzat ez, gero tranpa asko izaten dira eta.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Bai, lan eremuan ikusi dut asko laguntzen duela eta asko aurreratzen dela behar denean, baina irakaskuntzan nik uste ez zenuketela erabili beharko.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Ibiliko dela bai, erabilpen handia du jada. Arauak? horixe baietz, denerako.