Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, baina asko ez.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Gehienbat informazioa bilatzeko.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Iruditzen zait informazio guztia eskuragarri uzten duela.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Iruditzen zait batzuetan ez dela oso fidagarria. Adibidez, gauza faltsuak sortu ditzakelako eta pribatutasuna eta bakoitzaren datuak ere ostu ditzakeelako.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, baina kontrolatuta, arriskutsua ere izan daitekeelako. Baina informazioa eta gauza berriak ikasteko bakarrik balitz ondo legoke.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nik uste dut gehiago erabiliko dela, jendeak geroz eta gehiago erabiltzen duelako. Baina, mugatu egin beharko litzateke segurtasunagatik eta etorkizunean langabezia sor dezakelako.