Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Ondo erabiltzen erakusten badiegu ez dira hainbeste arazo egongo”

Izar Aginagalde 2026ko martxoaren 2a

Iker Aginagalde elkarrizketatu dugu adimen artifizialaren buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Interesgarria iruditzen zait baina ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Nire egunerokoan ez dudalako behar, beste alderdi batzuk bilatzen ditut.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Ondo erabilita ez dago arazorik, baina gaizki erabiliz gero gaur egun dauden bideoak edo elkarrizketa faltsuak ikusi ditzakegu.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Bai, ondo erakusten baldin badugu ez dira hainbeste arazo egongo.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Bai.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Bai, esan dudan bezala, ondo erabilita oso interesgarria eta lagungarria izan daitekeelako.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide