Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez dut erabiltzen.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Ez zaidalako interesatzen.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Arriskuren bat bilatzeko adibidez, izan daiteke, kalkulagailuarekin gertatu zaigun gauza bera lehen gaitasun handia genuen eragiketa sinpleak egiteko, kenketak, batuketak eta biderketak eta kalkulagailuarekin hori ez dugu entrenatzen, eta orduan gaitasun hori gutxitu egiten da. Adimen artifizialarekin gauza bera, gauza batzuentzako tresna on bat izan daiteke, baina arriskua da, ez garatzeko testuak sortzeko arazoak edo beste batzuk.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Niri iruditzen zait irakaskuntzan ez dela oso tresna ona, akaso goi mailako ikasketa bukaeran tresna bezala al da erakutsi, baliogarria da testuak konparatzeko edo datuak eta horrelako gauzak, baina ez testuak sortzeko ikastetxetan edo lehen hezkuntzan; bai, oso desegokia iruditzen zait, eta irakasleek ere bai eremu berdinean, erakusteko tresna bai baina ez beraiek testuak sortzeko.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Egia esan ez dakit, baina pentsatzen dut igual lan batzuk arintzeko edo azkartzeko izan liteke tresna ona.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Niri iruditzen zait gehiago erabiliko dela, denon eskura dagoen tresna bat delako, eta bai arautzeko eta mugatzeko beharra dagoela.