Nolako herria: elkarrizketak 2026

Informazio eskaera horien bidez beraiek ere gure interesei eta gure kezkei buruzko informazio asko jasotzen dute”

June Niño 2026ko martxoaren 2a

Idoia Goikoetxea elkarrizketatu dugu, adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen ahal duzu Adimen Artifiziala?

Bai, egunero ez baina dezentetan erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehien bat adimen artifizala?

Gauza desberdinei buruz informazioa jasotzeko, zalantza bat daukadanean edo horrelako egoeratan, eta bestela aisiraldirako, planak egiteko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu Adimen Artifizialaren erabilerari?

Lehengo Google eta horrelako orriekin konparatuta askoz ere informazio gehiago ematen dizula eta nik uste dut infomazioa zehatzagoa dela eta gauza gehiagotaz momentu oso azkarrean informatu zaitezkela.

Eta ze arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Azkenean informazio eskaera horien bidez beraiek ere gure interesei eta gure kezkei buruzko informazio asko jasotzen dute.

Irakaskuntzan irakasleek eta ikasleak erabili beharko zutela usten duzu?

Uste dut dela tresna bat bai erabili daitekela bai iraksleen aldetik eta bai ikasleen aldetik, baina beti bezala zentzuzko erabilera bat ematen baldin bazaio, denean bezela.

Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nire ustez gaur egunean ikusten da baietz, gero eta gehiago erabiliko da eta iritsiko dela une bat bai arautu egin beharko dena, neurriak ez badira hartzen, bere neurrian egokia izan daiteke baina gehiegizkoa ere ez zait iruditzen ona izango denik orduan seguraski arautu beharko litzatekeela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide