Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Ondo erabiltzen jakin behar da eta dana bezala alde onak eta alde txarrak ditu adimen artifizialak”

Lander Larrañaga 2026ko martxoaren 2a

Kristina Eizagirre elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Lanean informazioa hartu nahi badut, eguneroko bizitzan, eta oporraldiak planifikatzeko ere bai.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Denbora dezente aurreratzen dela adimen artifizialaren ondorioz.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Jendearen sormena eta ahalegina desagertu egiten da adimen artifizialaren ondorioz.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, ondo erabiltzen jakin behar da eta dena bezala alde onak eta alde txarrak ditu.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Iruditzen zait hasi bakarrik egin dela adimen artifizialaren kontua eta oraindik ez dakigula norainoko gai den adimen artifiziala.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, arautu beharko litzateke, bestela mugak ez lituzke edukiko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide