Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifizialak arrisku asko dauzka”

Lizar Linazisoro Alfonso 2026ko martxoaren 2a

Ihintz Linazisorori egindako adimen artifizialari buruzko elkarrizketa da hau.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Batez ere, informazioa bilatzeko beste herrialde batera goazenean haren inguruko informazioa jasotzeko eta ideiak hartzeko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Informazioa azkar lortzen duzula eta berak egiten dizula pdf bat edo informazio eguneraketa bat.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arrisku asko dauzka, batetik pentsatzea adimen artifizialak esaten duen dena egia dela, errealitatea horrela dela. Ez konparatzea adimen artifizialaren erantzunak beste leku batzuetan, eta gero irudien erabilerarekin hasiko bagina, arriskuak oraindik eta handiagoak direla esango nuke. Norbaiten argazkia manipulatu eta edozer egin bai daiteke adimen artifizialaren bidez.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Behar beharrezkoa ez zait iruditzen. Tarteka erabiltzea akaso informazio iturri bat jasotzeko eta gero zerbaitekin alderatuta ba bai, baina beharrezkoa ez zait iruditzen.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Baietz iruditzen zait; hala ere, uste dut konturatzen ari garela adimen artifizialak duen beste arriskutako bat dela ze kutsadura eragiten duen naturan, zenbat ur kontsumitzen den adimen artifiziala erabiliz eta horrek guregan ondorio kaltegarriak ekartzen ditu.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide