Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Ondo erabiltzen bada interesgarria iruditzen zait, baina bestela oso kaltegarria”

Ihintz Goikoetxea Azkue 2026ko martxoaren 2a

Mertxe Zendoia elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Niretzako gauza berri bat delako eta orain arte ez dudalako ezagutu.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Ez duzulako pertsonekin hitz egiten duzunean bezalako elkarrizketarik, makina batekin ari zarelako.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Bai, baina momentu puntualetan bakarrik.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Ondo erabiltzen bada interesgarria iruditzen zait, baina bestela oso kaltegarria.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Gero eta gehiago, erantzun azkarragoak ditu eta. Oso araututa egon beharko luke, eta batez ere ikasketa mailan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide