Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, ez dut asko erabiltzen, baina bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Nik orain arte gehien bat lanerako erabili dut, eta iruditzen zait informazioa bilatzeko ere oso azkarra dela batzuetan, horregatik horretarako ere erablili izan dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Nik uste dut, azkartasuna daukala eta datuak asko maneiatzen dituela, beraz azkartasuna duela informazio zehatz bat aurkitzeko izango zen bere abantaila.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Ikusten dudan arriskurik handiena da, gehiegizko erabilera egitea eta berak emandako informazioa ez kontrastatzea edo ikustea ea benetakoa edo gezurrezkoa den. AAk ideia bat eman dezake seguraski ondo dagoena, baina hori beti ere frogatu egin behar da. Ezer jakin gabe eta ezer frogatu gabe informazioa eta datuak alde batetik bestera ibiltzea oso arriskutsua iruditzen zait.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Nire ustez, bere erabilera egokia egiten jakiteko erabili beharko lukete, erraminta honetaz gehiago jakiteko eta onurak eta puntu ahulak nabarmentzeko. Hortik aparte, beraien eguneroko lanerako ez dut uste erraminta ona izan daitekenik, nork bere kabuz jakin behar duelako informazioa eta abar bilatzen.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, egunero gero eta gehiago erabiltzen da, beraz areagotzen joango da. Gizakia oso alferra delako eta behin jada aurrera pauso bat eman dugunez AArantz, ez dugulako atzera bueltarik emango. Mugatzeko aukerarik egongo litzatekeen ez dakit, baina arautu beharko litzatekeela uste dut, adibidez ikastetxeetan.