Erabiltzen ahal duzu adimen artifiziala?
Bai. Bai eremu profesionalean, eta baita pertsonalean ere, gaur egun erabiltzen dudan tresna bat da adimen artifiziala.
Zertarako erabiltzen duzu gehien bat adimena artifiziala?
Lan eremuan, askotan informazio bilatzaile bezala erabiltzen dugu eta baita itzulpenak egiteko tresna bezala ere oso erabilgarria dela iruditzen zait. Alderdi pertsonalean berdin, informazio desberdinak bilatzeko, baita bidaia antolatzeko edo beharrezkoa den edozein informazio bilatzeko iturri interesgarri bat iruditzen zait.
Zein abantaila ikusten diozu adimen artifizialari?
Abantailak nagusiena nire ustez da eskuragarri jartzen duela informazio zabala lortzeko aukera. Lehen liburutatik egiten zena, liburutegira joan behar zenuela edo internet bitartez bilatu, tresna honekin modu azkarragoan informazio gehiagora iristeko aukera daukagula iruditzen zait.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Gaur egun filtrorik gabe edo oso gutxirekin funtzionatzen duen instrumentu bat dela iruditzen zait, non informazio guztietara iristen zara jakin gabe informazio hori okerra edo zuzena den eta askotan aurrenengo bertsioarekin geldituta, gezurra edo iruzurrera eraman gaitzakeen espazioa dela iruditzen zait. Bestalde, beste arriskuetako bat iruditzen zait tresna bakar bezala gelditzeko aukera ikusten ari dela gaur egun; orduan, alde batean geldituko direla bai liburuak, bai beste bilaketa bide batzuk. Nire ustez aberasgarria izango litzatekena da tresna desberdinak erabili ahal izatea edo erabiltzea gure gaur egungo gazte eta haurrek.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek erabili beharko luketeela uste duzu? Zergaitik?
Bai gaur egungo tresna bat dela iruditzen zait, erabili behar dena. Batez erakutsi behar da nola erabili, noiz erabili eta zer erabili eta zer ez. Baina bai, gaur egungo gizartean presente dagoen tresna bat izanda erabili behar dela uste dut.
Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?
Bai, bai nik uste dut erabat adimen artifiziala erabiltzeko bidea hartu dugula eta geroz eta presenteago egongo da, eta noski ez dut uste desagertuko denik gaur egun.
Arautu edo mugatu egin beharko litzateke?
Bai, ez dut erreza ikusten mundu berri edo haundi bat zabaldu dela iruditzen zait eta hau arautzea eta mugatzea zaila izango dela, ez dakit nola egingo den baina iruditzen zait baietz, arautu eta mugatu egin beharko genukeela batez ere gazte eta haurren erabileran.