Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Norberak ez dakizkin gaietan beti erantzuna ematen duenez ziria sar diezazuke”

Nora Elortza Ituarte 2026ko martxoaren 2a

Felix Elortza elkarrizketatu dugu adimen artifizialaren inguruan duen iritzia emateko.

Erabiltzen duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Laneko kontuetarako eta aisialdian.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Informazio asko kudeatu dezakeela, laburpenak egin eta lagungarri suerta dakigukeela.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arriskua izan daiteke norberak ez dakizkin gaietan beti erantzuna ematen duenez ziria sar diezagukeela.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Nik uste dut erabilgarria izan daiteke baldin eta badakigun zertan ari garen.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nik uste dut etorkizunean gehiago erabiliko dela, eta aldi berean ere uste dut arautu eta mugatu egin beharko litzatekeela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide