Resurrexita, prozesioa eta meza, Pazko Igandez

Intza Trula

Pazko Igandeko prozesioa, Arritokietatik behera. (Juan Luis Romatet)

Resurrexit ekitaldiarekin hasi dute Pazko Igandea Arritokieta ermitan. Jarraian, prozesioan joan dira dozena bat lagun San Pedro parrokiara, eta meza egin dute bertan.

Pazko Igandea izanik, prozesioa eta meza egin dituzte gaur goizean Zumaian. Aurretik, ordea, Arritokietako ermitan Resurrexita egin dute hainbat herritarrek.

Prozesioa Udal Txistulari Bandak lagunduta egin dute, Ama Birjinaren eta Jesukristoren irudiak sorbalda gainean hartuta. Arritokietatik San Pedro parrokiara izan da, bertan izan baita meza nagusia. 11:00 aldera hasi da elizkizuna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide