Iaz bezala aurten ere, artisau azoka egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan, San Pedro jaien bueltan. Ekainaren 21ean izango da azoka, hain justu, eta parte hartu nahi duten artisauek maiatzaren 22ra bitarte izango dute izena emateko aukera. Telematikoki egin behar da eskaera, eta zalantzak argitzeko 943 861 056 telefonora deitu edo azokak@zumaia.eus helbidera idatzi dezakete herritarrek.
Hori horrela izanda, Zumaiako Udalak herriko sortzaileak eta artisauak haien lanak plazara atera ditzaten gonbidatu nahi ditu. Udaleko Kultur Sailak aukeraketa egingo du eskaera guztiak aztertu ondoren, eta zumaiarrek izango dute lehentasuna hautagaien artean.