Santelmoak 2026

Bihar izango da buruhandi bezala ateratzeko eskaera egiteko azken eguna

Maddi Txintxurreta 2026ko apirilaren 8a

Buruhandiak. (Zumaiako Udala)

Apirilaren 12ko erraldoien eta buruhandien kalejiran atera nahi dutenek 12 eta 16 urte bitarteko gazteak izan beharko dute. 

Hasi da San Telmo festetarako atzera kontaketa, eta Zumaiako Udaleko Kultura sailak apirilaren 12ko erraldoien eta buruhandien kalejiran buruhandi gisa parte hartzeko gonbidapena egin die herriko gaztetxoei. Hain justu, bihar, hilak 9, izango da eskaera egiteko azken eguna.

Kalejiran buruhandi bezala atera nahi dutenek 12 eta 16 urte bitateko gazteak izan beharko dute, eta opari gisa Gertu elkarteko erosketa txartela jasoko dute.

Izena emateko, 943-86 10 56 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi. Behar izanez gero, zozketa egingo dute izena emango duten guztien artean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide