Euskadiko Arraun Federazioak antolatuta, Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Sestaon (Bizkaia). Bihar, larunbatarekin, sailkapen estropadak izango dira 15:00etan hasita, eta emaitza hoberenak lortzen dituzten bost batelek, igandeko finalerako txartela eskuratuko dute. Goizeko 09:00etan hasiko da igandeko jardunaldia.
Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak guztira hiru ontzi aurkeztuko ditu, infantil, kadete eta jubenil mailetan banatuta.