Zumaiako kirol elkarte eta taldeek dirulaguntzak eska ditzakete jada

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 12a

Artxiboko irudian, Aita Mari zelaia.

Udalak diruz lagunduko ditu aurten ere kirol arloan lan egiten duten klub eta elkarteak. Apirilaren 23ra bitarte egin ahal izango da horretarako eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez. 

Zumaiako Udalak kirol arloan lan egiten duten klub eta elkarteak diruz lagunduko ditu aurten ere. Deialdira aurkeztu nahi duten elkarteek apirilaren 23ra bitarte izango dute horretarako aukera, egoitza elektronikoaren bitartez. Deialdiari dagokion eskabidea eta eranskinak sinatuta aurkeztu beharko dituzte interesdunek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide