Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Itzurun hondartzan

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 12a

Itzurun hondartza.

Herritar batek 08:00ak aldera eman du abisua, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatu dena argitzeko; hipotesi guztiak zabalik dituela esan dio hedabide honi. 

Santelmoetan murgilduta dago Zumaia, baina gaur goizean albiste txar batekin esnatu da herria, emakume baten gorpua agertu baita Itzurun hondartzako bazter batean. Herritar batek eman du abisua 08:00ak aldera, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatu dena argitzeko; hipotesi guztiak zabalik dituela esan dio hedabide honi. 

Ertzaintzaren arabera, gorpua ez dute identifikatu oraindik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide