San Telmo eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, haurrentzako parkea antolatu du Udaleko Kultura Sailak. Odieta pilotalekuan zen parkea egitekoa, baina euritsu esnatu da eguna, eta puzgarriak eta bestelako jolasak Herri Eskolak Sagarbiden duen pilotalekura eramatea erabaki dute antolatzaileek.
Santelmoetako haur parkea goizez eta arratsaldez izango da martxan. Goizean, 11:00etatik 14:00etara izango da zabalik, eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara.
