Santelmoak 2026

Arratsaldean ere zabalik izango da santelmoetako haur parkea

Juan Luis Romatet

16:00etatik 19:00etara bitartean izango da martxan Herri Eskolako pilotaleku eta eremu estalian kokatutako parkea. 

Goizeko txanda amaituta, eta bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren, berriro martxan izango da arratsaldean santelmoetako haur parkea. Odieta pilotalekuan egitekoa zen parkea azkenean Herri Eskolak Sagarbiden duen pilotalekura eta gune estalira eraman behar izan dute, euriarengatik. 

Bertan, haurrek puzgarrietan aritzeko aukera izango dute, 16:00etan hasi eta 19:00etara arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide