Santelmoak 2026

Haur danborradarekin gozatu dute Otezuriko egoiliarrek ere

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 14a

Atzo arratsaldean Sagarbiden egindako saioko irudia. (Juan Luis Romatet)

Santelmoetako haur danborradako talde batek Otezuri zentroko egoiliarren aurrean jo zuen atzo arratsaldean, Sagarbideko aterpean.

Haurren danborradak herriko kaleak hartu zituen igande eguerdian, San Telmo jaietako egitarauaren barruan. Egun bat geroago, atzo, San Telmo eguna, saio berezia egin zuen danborradan ateratako haur talde batek Herri Eskolak Sagarbiden duen aterpean. Entzuleak, oraingo honetan, Otezuri adinekoen zentroko egoiliarrak izan ziren. Haiek ere beraien danborrak astintzeko aukera izan zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide