'Amarga Navidad' filma eskainiko dute asteburuan Aita Marin

Maddi Txintxurreta 2026ko apirilaren 17a

Pedro Almodovar zuzendariaren Amarga Navidad emango dute gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan. 

Gaurtik astelehenera bitartean, Pedro Almodovar zinema zuzendariaren lanik berriena emango dute Aita Mari aretoan, harremanen arteko gatazkak, tentsioak eta bizitza bera ertz guztietatik jorratzen dituen Amarga Navidad pelikula. 19:30ean izango dira emanaldi guztiak, eta sarrerak aretoaren leihatilan edo udalaren webgunean eskura daitezke.

Barbara Lennie, Leonardo Sbaraglia, Aitana Sánchez-Gijón, Victoria Luengo eta Patrick Criadok osatu dute umore ukitua duen filmeko aktore taldea. Elsaren istorioa du kontagai pelikulak. Publizitate zuzendaria da bera, eta bere ama hil egingo da abenduko zubi luze batean. Lanean aurkituko du babesa, nahiz eta aurreranzko ihesa izan. Gelditu gabe egiten du lan, eta, konturatu gabe, ez du behar adina denbora ematen amaren absentziagatik dolua gordetzeko, izu-krisi batek gelditzera eta atsedena hartzera behartzen duen arte. Bonifazio bikotea izango da bere salbazioa krisi garai horietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide