Pasa den asteburuan barraketan, parrandan, danborradan ala kontzertuetan hustu ziren zumaiarrak, baina gustuko platera errepikatzeko gosez dira jadanik. Atsedenaldia igarota eta alkandora urdina garbi, San Telmo festetako repetizioei ekiteko prest dago herria.
Igandeko gauerdian Kofradian bandera jaitsi baino lehen, ekintzaz betetako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek zein bisitariek. Jarduerei dagokienez, udalak jakinarazi du Zumaiako Herri Eskolakoen sardina jana larunbatean izango dela, eta ez igandean, hasiera batean horrela iragarri bazuten ere.
Bestalde, bihar nahiz igandean San Telmo ermita bisitatzeko aukera izango da, 11:30etik 13:30era.
Hona hemen repetizioetako egitaraua:
Gaur, ostirala
- 17:00. Igel toka eta pote txapelketa irekia, 12-16 urtekoentzat, Eusebio Gurrutxaga plazan. Ondoren, igel toka eta pote txapelketa irekia, 16 urtetik gorakoentzat, Eusebio Gurrutxaga plazan. Beheko Plaza elkarteak antolatuta.
- 19:00. Txatori omenaldia labarrean.
- 19:30. III. Irrintzi Lehiaketa, Amaiako plazan.
- 19:30. Bertsofesta, Oxforden.
- 22:00. Bertsio Gaua, txosnagunean. Honako taldeen bertsioak entzun ahal izango dira: Glaukoma, M.J.en Aparra, The Ostrukas, Koktel Molotov, Extremoduro, Popurri, Joxe Ripiau, Kuraia, Lamb of God, Saltaka eta Red Hot Chilli Peppers.
Bihar, larunbata
- 10:00. 26. Olagarro Zopa Lehiaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan. Ekitaldia alaitzen, Elustondo anai-arrebak trikitilariak.
- 11:00-14:00. Bizijolas jolasak eta tailerrak, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 12:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
- 12:30. Sardina erreak Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta familien eskutik, Saregile plazan.
- 14:00. Elkartasun argazkia, Arranplan.
- 14:15. Bazkaria, txosnagunean.
- 14:30. Ikasleen eta gazteen bazkaria, GKSk eta IASek antolatuta, Torreberrin.
- 17:30. Gaztiok Piztu taldeak antolatuta, karropoteoaren kalejira.
- 17:30. Iagomagoren Etorri eta ikusi, Kofradian.
- 18:00. Herri kirol ikuskizuna, Odietan.
- 18:30. Haurrentzat erromeria Joxe Mendizabalekin.
- 18:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
- 21:00. Realaren eta Atletico Madrilen arteko Errege Kopako finala ikusteko pantaila erraldoia, Odietan. Euria egingo balu, Sagarbiden.
- 22:00-01:00. Diskoteka Davila DJarekin, Kofradian.
- 22:30. Kontzertuak: Bele, Labar eta Debrass Band. Txosnagunean.
- 23:00. Kontzertuak: Aimarz eta Hazas, GKSk eta IASek antolatuta. Torreberrin.
Etzi, igandea
- 08:00. Goiz soinua herriko kaleetan zehar, Zumai txarangarekin.
- 10:00. Musikari gazteen goiz soinua.
- 12:00. Zaldi lasterketa, Itzurun hondartzan.
- 12:00. Joselontxos txarangaren kalejira.
- 17:00. Haur ikuskizun ibiltaria, Zapotxin eta Kita del Pare txaranga, Torreberritik abiatuta.
- 17:30. Trainerillen estropadak: 41. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XII. San Telmo saria (emakumezkoak). Errioan.
- 18:00. Joselontxos txarangaren kalejira.
- 19:00. Samba Badago taldearen kontzertua, Kofradian.
- 22:00. Olgetan taldearekin erromeria, Kofradian.
- Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra, Kofradian.
