Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, itsaski otarrea zozkatu zuten San Telmo festetako lehenengo asteburuan, eta Ainhoa Mendizabalek jaso du saria. Zinta zurietako 3.449 zenbakia izan zen sariduna, baina zenbaki horren eroslea ez zenez azaldu igandeko 21:00etan, ordezkoari eman diote saria: zinta horiko 1.977 zenbakia zuen Mendizabali.
