Santelmoak 2026

Indarberritzen, repetizioetarako

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 14a

Olagarro zopa ematen Anade elkartean. (Javier Salvador)

San Telmo bigarren eguna izanik, olagarro zopa eman dute herriko elkarte batzuetan.

Asteartea, San Telmo bigarren eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, olagarro zopa eman dute herriko elkarte gastronomiko batzuetan. San Telmo jaien lehen asteburua igarota, eta nekea oraindik barrenean ondo giltzatuta, askok edaberen bat behar izaten dute indarberritzeko, eta olagarroarekin egindako zopan aurkitzen dute erremedioa. Zopa horren platerka bat jan, eta zelulak biziberritzen nola hasten diren igartzen dute askok ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide