Bihar hasi eta ekainaren 11ra bitartean bost film eskainiko ditu Ostarrena zine klub taldeak Aita Mari aretoan egingo diren zineforum saioetan. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrerak salgai izango dira saioa hasi aurretik aretoko leihatilan.
Nazioarteko film onenaren Oscar saria irabazi duen Valor sentimental film norvegiarra emango dute bihar arratsaldean Zumaiako zinema aretoan. Joaquim Trier zinemagilearen azken lana, Renate Reinsve, Elle Fanning eta Stellan Skarsgård ditu protagonistak. Nora eta Agnes ahizpek euren aita karismatikoarekin egingo dute topo berriz, harengandik aldenduta egon ondoren; izen handiko zuzendari ohia da Gustav, eta bere alaba Norari –antzerkiko aktoreari– rol bat eskainiko dio bere hurrengo filmean. Norak ezetz esan baina laster jakingo du Hollywoodeko izar gazte eta sutsu bati eman diola aitak rol hori. Bat-batean, bi ahizpek aitarekin duten harreman korapilatsua kudeatu beharko dute, familia-dinamika korapilatsuan sartutako izar estatubatuar bati aurre egiteaz gain.
Ekainaren erdira arte beste lau film emango ditu Ostarrenak zineforum saioetan.
- Apirilak 30: La sombra de mi padre.
- Maiatzak 14: El agente secreto.
- Maiatzak 28: La chica zurda.
- Ekainak 11: Un poeta.