Zumaiak bat egingo du jarrera aktiboa sustatzea helburu duen II. Mugiment Pausu Erronkarekin

Maddi Txintxurreta 2026ko apirilaren 16a

Pertsona bat eskailerak igotzen.

Zumaiak bat egin du Mugiment Pausu erronkaren bigarren edizioarekin. Egitasmoaren helburua da herritarren artean jarrera aktiboa sustatzea, eta, horretarako, parte hartzaileek egunean egiten duten pauso kopurua erregistratu beharko dute, aplikazio baten bidez. 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

Herritarrengan jarrera aktiboa eta ohitura osasuntsuak sustatzeko helburua duen II. Mugiment Pausu Erronkarekin bat egingo du Zumaiak. Egitasmoak maiatzaren 11tik 31ra arte iraungo du, eta egunean egiten duten pauso kopurua aplikazio batean erregistratzea izango pate hartuko duten herritarren egitekoa. Hala, maiatzaren amaieran pauso gehien metatu dituen udalerriak irabaziko du, eta horrez gain, norbanakoei eta taldeei zuzendutako sariak ere banatuko dituzte.

Egitasmoa doakoa da, eta 14 urtetik gorako jendeari zuzenduta dago. Parte hartzeko Wellk aplikazioa deskargatu, kontua sortu eta izena eman behar da. Esteka honetan aurki daitezke izena emateko xehetasun guztiak. 

Jarduera fisikoaren bitartez osasun fisiko eta emozionalean onurak lortzea da II. Mugiment Pausu Erronkaren helburua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien artean, kirol orientabide zerbitzua duten 56 herri daude erronkan parte hartzera gonbidatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide