Ohikoa den bezala, trainerilla estropadak jokatuko dituzte San Telmo jaien repetizioetan. Igande arratsaldean egingo dute kirol jarduera, eta bi bandera izango dira jokoan: emakumeen XII. San Telmo saria, eta gizonen XLI. San Telmo saria, hain zuzen.
Arranpla parean kokatuko dituzte irteera eta helmuga puntuak, eta ontziek barraren hasiera inguruan emango dute buelta. Guztira, lau luze eta hiru ziaboga egingo dituzte ontzi parte-hartzaileek.
Hasteko, emakumeen hiru txandak jokatuko dituzte.
- 1. txanda: Hondarribia vs Arraun Lagunak.
- 2. txanda: Hibaika vs San Juan.
- 3. txanda: Zarautz vs Zumaia.
Jarraian, gizonen lau txandak izango dira jokoan.
- 4. txanda: San Juan vs Zumaia.
- 5. txanda: Orio vs Donostiarra.
- 6. txanda: Hondarribia vs Getaria.
- 7. txanda: Zarautz vs. Zumaia.
