Santelmoak 2026

Bertan behera geratu dira igandean jokatzekoak ziren zaldi lasterketak

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 17a

Iazko zaldi lasterketetako irudia. (Juan Luis Romatet)

Itsasoak Itzurun hondartzako hondar asko eraman du eta brankadak agerian geratu dira. Hori dela eta lasterketak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Data berria maiatzaren 3a izango da. 

Azken urteotan ohikoa izan den bezala, zaldi lasterketak egin behar zituzten repetizioetako igandean Itzurun hondartzan. Antolatzaileek, baina, jarduera bi astez atzeratzea erabaki dute. 

Itsasoak Itzurun hondartzako hondar ugari eraman du azken asteotan, eta hondar azpiko harrizko brankadak agerian utzi ditu. Hori dela eta, jarduera bertan behera uztea erabaki dute, baita data berria jarri ere: zaldi lasterketak maiatzaren 3an egingo dituzte, eguerdiko 12:00etan, Itzurun hondartzan. 

Horrekin batera, Udaltzaingoak jakitera eman du igandean ez direla gordeko lasterketendatik Larretxon gorde beharrekoak ziren aparkalekuak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide