Irrintzika hasi dituzte santelmoen repetizioak. Hirugarren urtez jarraian, Irrintzi feminista lehiaketa egin zuten atzo arratsaldean Amaia plazan. Eguraldia lagun, hainbat herritar bertaratu ziren plazara ekitaldia jarraitzera, eta aurreko edizioetan bezala, adin guztietako emakume nahiz gizonek parte hartu zuten, festa giroan repetizioei harrera emanez.
