Santelmoetako repetizioen festa giroa aitzaki hartuta, ehundaka zumaiar elkartu ziren atzo gauean Odietan, Espainiko Koparen finala aurrez aurre jarraitzeko. Jaietako zapi eta futboleko kamiseta txuri-urdinak soinean, herriko festak ez ezik, Realaren garaipena ere ospatu zuten giro ezinhobean.
Arauzko denbora eta luzapena 2-2 amaitu ondoren, txuri-urdinek penaltietan irabazi zioten Atletico Madrili atzo, Sevillako (Espainia) Cartuja futbol zelaian, azken uneraino tentsioa nagusi izan zen finalean. Atzokoarekin, Realaren gizonezkoen taldeak historian irabazi duen laugarren Espainiako Kopa eskuratu du: aurrez, 1909an, 1987an eta 2021ean zuen lortua.
Bestetik, asteburuan Sevillan izan diren eskualdeko realzaleei egindako elkarrizketekin zein hango giroarekin osatutako bideoa argitaratuko du gaur Gukak.
