Gauerdia iristerako jendetza batu da Kofradiaren aurrera, San Telmo festak hurrengo urtera arte agurtzera. San Telmo Martxaren danbor doinuak lagunduta, herritarrek zapiak altxatu dituzte eta Jose Luis Saizabal Etxeberri arrantzale ohiak bandera jaitsi du, eta horrela bukatu dira, bi asteburu biziren ostean, zumaiarren jai kuttunak.
