Bigarren izan da Maite Urteaga Eibarko Hiria sari nagusian

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 20a

Maite Urteaga, ezkerrean, Eibarko podiumean. (Club Ciclista Eibarres)

UCI kategoriako txirrindularitza proba da atzo Eibarren jokatutakoa, eta Eulen-Amenabar taldeko txirrindulari zumaiarra bigarren izan zen, Usoa Ostolaza zarauztarraren atzetik. 

Emaitza onak pilatzen jarraitzen du Maite Urteaga txirrindulari zumaiarrak. Duela bi asteburu Espainiako Kopako proba bat irabazi zuen Galizian, eta atzo bigarren izan zen Eibarko Hiria sari nagusian. UCI kategoriako lasterketa da Eibarren jokatzen dutena, eta horrek oraindik eta garrantzitsuagoa da Urteagaren lorpena. 

Lasterketa Usoa Ostolaza txirrindulari zarauztarrak irabazi zuen, Ixuako igoeran emandako kolpeari esker. Laboral Kutxa taldeko txirrindulari zarauztarraren erasoari Urteagak bakarrik eutsi zion. Tontorrera heldu aurretik, baina, erritmoa gogortu zuen Ostolazak, eta hari ezin izan zion Eulen-Amenabarreko ziklistak erantzun. Hala, bakarrik heldu zen Ostolaza Eibarko hirigunean kokatutako helmuga puntura. Haren atzetik bigarren izan zen Urteaga, irabazlearekiko 14 segundora. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide