Santelmoak 2026

The Strokes, txosnaguneko Bertsio gauean

Juan Luis Romatet

Bertsio gaua egin zuten txosnagunean pasa den ostiralean, santelmoetako repetizioetako lehen egunean. 11 proposamen desberdin entzuteko aukera izan zen gauean zehar. 

Santelmoetako ekitaldi jendetsuenetakoa izan ohi da repetizioen hasieran txosnagunean egiten duten Bertsio gaua. Herritarrek egune horretarako espresuki sortutako taldeak igotzen dira oholtzara talde ezagun eta ez hain ezagunen bertsioak jotzera. Pasa den ostiralean egin zuten aurtengo kontzertu sorta, eta guztira 11 talde igo ziren oholtzara, tartean, The Strokes talde estatubatuarraren bertsioak egin zituen boskotea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide