Bilboko Silver Film Festival jaialdian saritu dute Elena Irureta

Juan Luis Romatet

Elena Irureta, saria jasotzerako orduan. (Silver Film Festival)

Atzotik ostiralera bitartean egingo dute aipatu jaialdia Bilboko Arriaga antzokian. Inaugurazioarekin batera, Elena Irureta aktore zumaiarra omendu zuten. 

Silver Film Festival Nazioarteko Zinema eta Pentsamendu Jaialdia abiatu zuten atzo Bilboko Arriaga antzokian. Datorren ostiralera arte iraungo du aipatu jaialdia, eta Maitasuna eta Sexua (adingabea) izenburupean, filmekin, hitzaldiekin, mahai-inguruekin, tailerrekin eta topaketekin lan egingo dute, antolatzaileek esandakoaren arabera, "heldutasunean maitasun mota guztiak ospatzeko eta bizitza osoan zehar mantentzen den sexualitatea barne hartzen duen hazteko modu desberdin bat aldarrikatzeko".

Omenaldietarako tartea ere hartu zuten jaialdiko lehen egunean. Hala, 2026ko Silver Saria eman zioten Elena Irureta aktore zumaiarrari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide