Urdinetik kolore gama anitzago batera pasa dira herriko kaleak, behin santelmoei amaiera eman eta gero. Ohikoa den bezala, bi asteburutan ospatu dira jaiak herrian, eta zumaiarren gehiengoa urdin koloreko alkandora eraman dute soinean, uniformea izango balitz bezala.
Banderaren jaitsierarekin bukatu zituzten santelmoak, eta, pegatinak kendu, eta alkandora garbitzeko unea heldu da, behin lehortzeko eguzkitan eseki eta gero, ondo tolestuta armarioan gordetzeko, datorren urteko apirilera arte. Izan ere, 2027ko apirilaren 2an ekingo zaie berriro festei.
