Kultur eta aisialdia alorretan herriko elkarte edo norbanakoek bultzatutako proiektuak diruz lagunduko ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Dirulaguntza horiek aurkezteko epea zabaldu du dagoeneko, eta maiatzaren 5era arte izango da zabalik. Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, eta udalak jakitera eman duenez, dialdiak aurten egindako ekintzak edo 2026ko urte amaierara arte egingo direnak barnebilduko ditu.
Deialdi horren inguruko argibide gehiago jasotzeko Alondegia kultur etxeko telefono zenbakira deitu daiteke, 943-86 10 56 telefonora, hain zuzen ere.