Hitzaldia eskainiko du Telmo Iruretak, bihar goizean Aita Marin

Juan Luis Romatet

Telmo Irureta.

Kostan elkarteak antolatutako saioan, Urez eta hondarrez film laburra erakutsiko du, eta ondoren solasaldia egingo du bertaratutako lagunekin. 

Bi urte besterik ez zituela gaixotu zen Telmo Irureta aktore eta sortzaile zumaiarra. Garun paralisia diagnostikatu aurreko haurraren bizipenak kontatzen ditu duela bi urte, 2024an, estreinatu zuen De agua y arena (Urez eta hondarrez) film laburrak. Aita Mari aretoan aurkeztu zuen orduan, herrikideen aurrean, eta aretoa txiki geratu zen. 

Bihar goizean berriro erakutsiko du zuzendu zuen filma, Kostan elkarteak antolatutako saioan. Ondoren, solasaldia izango du bertaratuko direnekin. Saioa goizeko 10:00etan izango da, Aita Mari aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide