Tximisten ikuskizun harrigarria izan da bart

Juan Luis Romatet

Atzo iluntzeko tximistetako bat. (Arnaitz Rubio Aprea)

Eguraldi bero eta eguzkitsuaren ondoren, ekaitza sartu zen iluntze aldera. Trumoiak eta tximistak izan ziren, eta azken horiek ikuskizun harrigarria eskaini zuten.

Udaberriko eguraldi ederra izan zen atzo eguneko zati handienean. Eguna lainotsu esnatu zen, baina orduek aurrera egin ahala giro beroa eta eguzkitsua izan zen. Iluntzea heltzearekin, ordea, denboralea sartu zen, eta trumoien burrunbak eta tximistak nagusitu ziren. Arriskutsuak izanik ere, azken horiek ikuskizun aparta eskaini zuten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide