Frankismoan Ondarroara joandakoen kontakizuna jaso du Jon Maiak dokumental batean

Maddi Txintxurreta

Jon Maia, Ondarroan. (Ondarroako Udala)

Frankismoaren garaian Ondarroara migratu zuten pertsonen kontakizuna jasotzen duen Berriz etorriko zera dokumentala zuzendu du Jon Maiak. Maiatzaren 9an estreinatuko dute.

Ondarroako Udalaren enkarguz, frankismoaren garaian Bizkaiko kostaldeko herri horretara bizitzera joan ziren pertsonen kontakizuna jasotzen duen Berriz etorriko zera izeneko dokumentala zuzendu du Jon Maia zumaiarrak. Maiatzaren 9an estreinatuko dute ikus-entzunezkoa, Ondarroako frontoian.

Diktadurak behartutako etorkinei aitortza egiten die dokumentalak. Ondarroako Udalak azaldu duenez, batetik, gai hori "barne-barnetik, etxetik", ezagutzen duelako egin zioten enkargua Jon Maiari, eta bestetik, esperientzia duelako horrelako proiektuetan, Azpeitiko Kastellanuek dokumentalarekin, kasurako.

1936ko gerraren ostekoek krisia eta miseria zabaldu zuten Espainiako Estatuan, horregatik, beren etxeak utzi behar zituzten askok, eta Euskal Herrira egin zuten horietako batzuek, tartean Ondarroara, arrantza portu garrantzitsua zuenez gero. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide